Lekeitioko San Pedro jaiak, ohituraz eta kresalez bustita

ai bereziak dira Lekeition San Pedroak, jairik herrikoienak, tradizioan errotutakoak. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean, kresalez eta ohitura zaharrez bustiko dira herriko txokoak.

Asier Uskola, Kaxarranka dantzatzen; atzean, agintariak udaletxeko balkoian.

Asier Uskola, Kaxarranka dantzatzen; atzean, agintariak udaletxeko balkoian.

Kaxarranka antzinako dantza ikusgarriagaz gozatzeko aukera eskainiko dute beste behin arrantzaleen zaindariaren omenezko jaiek. Azken urteetan egin modura, Asier Uskolak dantzatuko du oraingoan ere kaxa gainean; zortzi lagun edukiko ditu kaxari eusten. Kaxarrankagaz batera, emakumeen aurreskua eta Kilin Kalakoa ere ez dira faltako San Pedro Egunean.

[EGITARAUA: Lekeitioko San Pedro jaiak 2017]

Hiru horiek dira, beharbada, jaietako ekintzarik ezagunenak, baina badira beste hainbat urteak igaro ahala geroz-eta jendetsuagoak bihurtzen ari direnak. Horren adibide dira Zinga txapelketa edota Limoneroetan egiten den Salazoi Eguna; biak ere ohitura zaharretan oinarrituta daude, eta ez galtzeko hitzorduak dira.

Baina jaia hasi orduko, goizean goiz herriko kale estuetatik barrera ibiltzen diren dei eittekuek lehenengo orduetatik esnatzen dute Lekeitio, herritar guztiengan zirrara berezia sortuz, duela urte asko arrantzaleei itsasora joateko deia egiten zitzaien bezala abestuz.

Iazko jaietako argazki galeria:

hitza.eus