
Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta Bilboko Udalak abian jarriko dute “Dantza Plazetan” programaren beste edizio bat.
“Dantza Plazetan” programaren helburu nagusia euskal folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak eta kalejirak eginez plaza publikoetan. Horrela, dantzaldi tradizionalen izaera parte-hartzailea berreskuratu nahi da, non dantzariek festan parte hartzeko gonbita egiten dieten ikusleei.
“Dantza Plazetan” programan Bilboko dantza-talde hauek parte hartuko dute: Batasuna Arraizbide Dantza taldea, Beti Jai Alai Dantzari Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Deustuko Folklore Taldeak, Gaztedi Dantzari Taldea, Goi-Herri Dantza Taldea, Ibai-Arte Dantza Taldea, Irutasun Dantzari Taldea, Ondalan Erraldoien Konpartsa, y Salbatzaile Dantza Taldea.
Egutaraua



