Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian, Sala 0B, izango da hurrengo irailaren 24an, osteguna, 19:00an. Atea irekiera 18,30ean izango da.
Aipamen berezia egingo zaie aurreko edizioetako “Esker Onak” –ei, Filmazioen bitartez.
Hasieran “photocall”a eta amaieran “coctel”a egongo dira.
- Garaiko Dantza Taldea “Durangaldeko dantza tradizionalak lantzen eta zaintzen egindako ibilbideagatik”
- 60. urteurrenetako dantza taldeak: “Euskal Herriko dantza tradizionalak 60 urte lantzen eta zaintzen egindako ibilbideagatik” Danetarako Danok, Durundi Barri, Erreka Ortu, Gorantzaileak, Ibarrakaldu, Udabarri, Zerutxu.
- 75. urteurrenagatik: Gaztedi
- Roberto Etxebarria musikari bezala. “Musika tradizionalaren arloan egindako lanagatik”
- Anton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa - “Bere dedikazio eta konpromezu erabatekoa euskal dantza tradizionala eta folklorearekin”
- Juan Sainz eta "Muga Taldea". "Jota de Tudela" o "Viva La Pepa" lanagatik.
- Calzados Bizkarguenaga - Euskal dantza tradizionalerako jantziekin egindako lanagatik.
- Danbolin Txistu Elkartea - bere lanagatik.
Pertsona-kopuru mugatua. Konfirmazioa eskatzen da: bdbekitaldiak@gmail.com



