IBARRA-KALDU ELKARTEAREN EKITALDIAK BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN
Datorren urriaren 8an, osteguna, auzoko jaiak hasiko dira Beurko-Bagatzan, eta, ohi denez, ez da makala izango Ibarra-kalduren parte hartzea jaietan. Izan ere, ekitaldi hauek prestatu ditugu bost egunotarako:
Urriak 8, osteguna:
19:00 – Jaiak hasteko jaitsiera, auzoko kaleetan, txupina botatzeko ordura arte, Barakaldoko lau udal erraldoiekin.
Urriak 9, ostirala:
19:00 - Musikarien lagunarteko kalejira: Ikusten bagaituzu, zatoz gurekin, ondo baino hobeto pasatzeko.
Urriak 10, larunbata:
11:00 - Txistularien XV. elkartzea: aurten ere, hango eta hemengo txistulariak batuko dira berriz gure auzoko kaleak girotu eta alaitzeko, Sta. Teresa plazatik 11:00etan irtenda.
Urriak 11: Dantzari txiki eta ertainen alardea
12:30 - Dantzari txiki eta ertainen taldeen kalejira, xake plazatik. Ibarra-kaldurekin batera, talde hauek ere izango dira: Amaia (Lutxana), Erreka-ortu (Retuerto) eta Laguntasuna (San Bizente).
13:00 - Alardea Xake plazan (euria bada, Trueba ikastetxeko estalpean: La Bondad 30; sarrera, Zirkodomotik)
18:00 - Jaietako dantza erakustaldi nagusia Sta. Teresa plazan, Ibarra-kalduk emana, elkarteko talde guztiek parte hartuta, txikienetatik zaharrenetara.



