URRIKO HIRUGARREN ASTEBURUKO EKITALDIAK
Urriko hirugarren asteburuan laugarrenez ospatuko dugu aurten Ibarra-kaldu Elkartearen 60. urteurrena, eta, non, baina? Hemen, gure auzoan, Beurko-Bagatzan bertan. Urriaren 15ean hasiko dira ekitaldiak, ostegunean, eta hilaren 18an amaituko dira, igandean. Hona hemen ekitaldiok:
1.- Urriak 15, osteguna: Santa Teresa eguna, Beurko-Bagatzako jaietako ohiko egun handia:
- Ohi dugunez, ohorezko aurreskua egingo dugu elizan, 19:30etako meza nagusian.
- Baina unerik gorena, elizatik irten ostean izango da. Izan ere, BEURKOKO SOKADANTZA plazaratuko dugu, aurreneko aldiz. Sortu berri dugun dantza horretarako, ezin eskertzeko laguntza izan dugu: Patxi Laborda koreografian, eta Javi Ortiz de Zárate, dantza-doinuetan. Gutxi gora, 20:30etan, plazan emango dugu dantza, eta gure asmo bizia da urtero-urtero ematea dantza hau, Beurko-Bagatzako jaietako ohiko egun nagusian finkaturik, auzoaren nortasun ezaugarri bihurtu dadin.
2.- Urriak 17, larunbata, Ibarra-kalduren bidelagunen eguna izango dugu. Emanaldi berezi bat egingo dugu orduan, aurretiaz hainbat aldiz gurekin batera lankidetzan aritu diren beste talde batzuek lagunduta. Hain zuzen ere, gurekin izango ditugu HalaDzipo, Xukelak, Doces Lembranzas, Ceo do Sil eta Folketan taldeak, eta ezohiko ekitaldi bat egingo dugu, aurreko beste ikuskizun batzuetarako haiekin batera prestatu genituen dantza batzuk berriz plazaratzeko: Euskararen Egunekoak, Letra Galegoen Egunekoak, Miña Nai ikuskizunekoak, pandemia garaikoak… baita beste sorpresatxoren bat ere.
Auzoko plazan izango da ikuskizuna, 18:00etan.
Horretaz gain, ekitaldia amaitu ondoren, 20:30etik aurrera, tabernaz taberna ibiliko gara taldeotako lagunok, elkarrekin kantuan, jotzen eta dantzan, gorputzak kitto esan arte. Esan gabe doa gonbidaturik daudela Beurko-Bagatzako auzokide guztiak, baita parte harte nahi duen oro ere.
3.- Urriak 18, igandea, Txikien Eguna ospatuko dugu. Haientzat ere prestatu dugu egun berezi bat, eurek ere gozatu eta parte har dezaten, gure taldearen geroa direlakoan, eta, ziur asko, beren esku izango direlako bihar-etziko urteurrenen ospakizunak, Ibarra-kaldu auzoari loturik egon delako beti, errotik eta gogotik, sortu zen unetik beretik.
Eguna jardueraz beteta egongo da, burutik burura:
- 11:00etan hasita, puzgarriak eta tailerrak, Xake Plazan.
- 12:30ean hasita, erraldoien kalejira. Auzoan kalez kale ibiliko dira Barakaldo udal erraldoiak, Pauli, Jose, Maialen y Arnabal, Ibarra-kalduko erraldoizaleek dantzaturik, eta horietaz gain, gonbidatu berezi batzuk: Trapagarango erraldoiak.
- 14:30ean, umeak indarberritzeko, haurrentzako herri bazkaria egingo da, haientzat berariaz prestatua. Horretan parte hartu nahi dutenek txartela hartu beharko dute aurretik Ibarra-kalduko bulegoan, eskuragarri jartzen direnean.
- Bazkalostean, 16:00etan, Zumba-tailerra auzoko plazan.
- Eta, azkenik, 17:00etan, Kilima Faktoria Ibiltariaren karabanak bere musika-ikuskizuna ekarriko digu.
Beti bezala, doakoak dira jarduera eta ekitaldi hauek guztiak, salbu eta igandeko umeentzako herri bazkariko aulkia erreserbatzeko txartela.
Horrenbestez, badakizue: animatu eta zatozte gure elkartearen 60. urteurrena ospatzen, zuen zain gaude-eta!



