Iker Rincon Moreno 2025ko urr. 10a, 11:59
Agurra dantza-taldekoak, artxiboko irudian.
Urriaren 11n, zapatuan, ospatuko dute VII. Getxo Dantzan jaialdia, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan. Euskal dantzek eta herri-giroak hartuko dute auzoa egun osoko egitarau bizi bategaz.
Egitaraua
- 11:30 Dantza taldeen harrera.
- 12:00 Kalejira, Santa Eugeniatik hasita (Ezequiel Agirre kalea – Urkizu – Kalamua – Kresalitxu – Santa Eugenia plaza).
- 12:30 Dantzaldia (alardea).
- 13:00 Tira-goma tailerra.
- 15:00 Herri bazkaria, tiketak Arotza tabernan.
- 16:30 Bazkaloste animatua: igela eta txapel jaurtiketa.
- 19:00 Erromeria Bidean.
https://hiruka.eus/getxo/1760090356512-getxoko-dantza-taldeek-itzubaltze...
hiruka.eus
Ostirala, Urria 10, 2025