Larunbata, Azaroa 30, 2024 - 18:00
Aurtengo atariko ekitaldien arteko azkena dantza-lantegi ireki bat izango da, AIKO taldeko SABIN BIKANDI txistulari eta dantza-maisuak gidatua. Saioa euskaraz egingo da.
Saio horretan jota eta porruak jorratuko dira, Aiko taldeak sortutako ikas-irakasbideari jarraikiz. Horren bidez berreskuratu nahi dira gure aiton-amonek, eta horren aurrekoek ere, herrietako erromerietan erabiltzen zituzten dantza egiteko molde naturalak.
Beharrezkoa da izena aurretiaz ematea, telematikoki, berariazko QR kode jakin baten bidez, interesdunaren datuak sarturik. Izen ematea doakoa da.
Azaroaren 30ean izango da, larunbata, 18:00etan, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.