Euskal dantzaren astea egiten ari dira Orozkon (Bizkaia). Asteari amaiera ona emateko, dantzariz beteko dira herriko kaleak. Gaur, 18:00etan, dantzen alardea eta pintxoak egongo dira, Ubixeta dantza taldeak antolatuta. Eta 20:00etan, perkusio tailerra emango dute. Bihar izango da egun handia. 11:00etan bilduko dira dantzariak, Zubiaur plazan, eta 12:00etan kalejira egingo dute. 13:00etan, dantzen alardea egingo da Zubiaur plazan, baita bazkalostean ere, 17:00etan. 18:30ean, erromeria egongo da.
Euskal Dantza Astea
Gaur eta bihar, Orozkon (Bizkaia).
http://www.berria.eus/paperekoa/1822/043/001/2016-04-09/astindu_oinak.h…
Berria



