Lea-Artibain plazaratzen diren altxorretako batzuk taularatu zituzten Ondarroako Kresalak, Mendexako Dantzariak, Markina-Xemeingo Zerutxuk eta Lekeitioko Etorkizunak, zapatu gauean, Santi Brouard frontoian. Saliña saliña, Kaixarranka, Mahai Gainekoa, Andrazkoen Soka Dantza eta Xemeingo Ezpata Dantzagaz gozatzeko aukera izan zuen Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako Erroak ikuskizunean batu zen publiko zabalak.
Lekeitioko Etorkizuna dantza taldea Andrazkoen Soka Dantza dantzatzen zapatu gaueko Erroak ikuskizunean. Argazkia: Txebi Arriaga
hitza.eus




