Dantza Plaza 500 Lamiakon

Dantza Plaza 500Leioako Udalak ostiral honetan, otsailaren 13an, 19:00etan, “Dantza Plaza” ekimenaren bigarren jardunaldia ospatuko du, udalerriaren 500. urteurrena ospatzeko programazioaren barruan.

Oraingo honetan, jarduera Gure Ohiturak Dantza Taldeak dinamizatuko du, eta Lamiakoko Juan de Ajuriaguerra plazan egingo da, metro-geltokiaren aurrean.

Saioak 45 minutu inguruko iraupena izango du, eta adin guztietako herritarrei zuzenduta dago. Gainera, ez da beharrezkoa euskal dantzetan aurretiko ezagutzarik izatea, parte-hartzea erraza eta irekia baita.

Leioako alkate Iban Rodríguez Etxebarriak azpimarratu duenez, “Dantza Plaza aukera bikaina da leioaztarrengana tokiko taldeen lana eta gure kulturaren funtsezko zati diren euskal dantzak hurbiltzeko”. Halaber, adierazi du “Leioaren 500. urteurrena ospatzen dugun urte berezi honetan, ezinbestekoa zela gure folkloreari balioa ematea”.

“Dantza Plaza 500” ekimenaren lehen jardunaldia joan den urrian egin zen, Euskal Etxeen plazan, eta Txikiak Dantza Taldeak gidatu zuen. Ostiral honetakoa bigarrena izango da, eta urtean zehar jarraipena izango duen egitarauaren barruan kokatzen da, ondorengo hitzorduekin:

• Maiatzaren 5ean, 19:00etan, Pinuetako Cervantes plazan, Txikiak Dantza Taldearekin.
• Irailaren 18an, 19:00etan, Artatzan, Gure Ohiturak Dantza Taldearekin.
• Urriaren 23an, 19:00etan, ekimenari amaiera emango dion emanaldi berezia.