Getxoko dantza-taldeek Itzubaltzeta/Romo hartuko dute zapatuan

Iker Rincon Moreno 2025ko urr. 10a, 11:59

Getxoko dantza-taldeek Itzubaltzeta/Romo hartuko dute zapatuan

Agurra dantza-taldekoak, artxiboko irudian.

Urriaren 11n, zapatuan, ospatuko dute VII. Getxo Dantzan jaialdia, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan. Euskal dantzek eta herri-giroak hartuko dute auzoa egun osoko egitarau bizi bategaz.

Egitaraua

  • 11:30 Dantza taldeen harrera.
  • 12:00 Kalejira, Santa Eugeniatik hasita (Ezequiel Agirre kalea – Urkizu – Kalamua – Kresalitxu – Santa Eugenia plaza).
  • 12:30 Dantzaldia (alardea).
  • 13:00 Tira-goma tailerra.
  • 15:00 Herri bazkaria, tiketak Arotza tabernan.
  • 16:30 Bazkaloste animatua: igela eta txapel jaurtiketa.
  • 19:00 Erromeria Bidean.

https://hiruka.eus/getxo/1760090356512-getxoko-dantza-taldeek-itzubaltze...

hiruka.eus
10 Octubre 2025