MARKINA-XEMEIN: EZPATA DANTZA - AURRESKUA

Ezpata Dantza Xemein

ARRETXINAGAKO SAN MIGEL JAIAK MARKINA-XEMEIN 

MEZA NAGUSIA Jarraian, eta ohitura dan legez, ZERUTXU dantza-taldeak XEMEINGO EZPATA DANTZA eta AURRESKUA dantzatuko ditu. 

22:30ean MAHAI GAINEKOA eskainiko deuskue ZERUTXU dantza-taldekoek.

Arretxinagako San Migel Goiaingeruaren ermitan ospatutako mezaren ostean, Ezpata Dantza eta Aurreskua egiten dute. Gauez, ermitari errito-buelta ematen diote, farol baten argipean. Gero Mahaiaganekoa egiten dute.


Euskal Dantza egitaraua 2026. Aste Nagusian

Zerutxu (Markina)

Aurten emanaldiak Gas Plazan izango dira

Abuztuak 23 igandea
19:00 Euskal dantzak: Zerutxu (Markina).

  • Corteseko dantzak
  • Brokel dantzak
  • Bizar dantza
  • Iribaseko ingurutxoa
  • Kaixarranka

20:00 Erromeria eta Larrain Dantza

Abuztuak 24 astelehena
19:00 Euskal dantzak: Goialde (Erandio).

  • Nafarroa Beherako Inauteria
  • Sorgin Dantza
  • Arizkuneko Sagardantza
  • Zahagi Dantza
  • Lapurdiko Inauteria
  • Beteluko Fandangoa
  • Bizar Dantza
  • Lantzeko Inauteria

20:00 Erromeria eta Larrain Dantza

Abuztuak 25 asteartea
19:00 Euskal dantzak: Gaztedi (Bilbo, Santutxu).

  • Lapurdiko dantzak
  • Iribaseko Ingurutxoa
  • Zuberoako dantzak
  • Luzaideko dantzak

20:00 Erromeria eta Larrain Dantza. Euskal jantziaz etorri!

Abuztuak 26 asteazkena
19:00 Euskal dantzak: Salbatzaile (Bilbo, Castaños).

  • Dantzari dantza
  • Lapurdiko dantzak
  • Zuberoko dantzak

20:00 Erromeria eta Larrain Dantza

Abuztuak 27 osteguna
19:00 Euskal dantzak: Alkartasuna (Bermeo).

  • Arabako popurria 
  • Gipuzkoako brokel dantzak / edo Axuri Beltza 
  • Luzaide 
  • Batelerak
  • Kaixarranka
  • Sardinerak 
  • Fandangoa eta arin arina 

20:00 Erromeria eta Larrain Dantza

Abuztuak 28 ostirala
19:00 Euskal dantzak: Urdaibai-Irrintzi Alai (Forua-Busturia).

  • Dantzari Dantza: Agintariena, Binango, Makil Joko, Txotxongilo.
  • Gipuzkoako Dantzak: Boastitzea, Makil Txiki, Uztai Haundi.
  • Lesakako Dantzak.
  • Kaixarranka.
  • Lekorneko Kontradantzak eta Sarako Kabalkadako Makil Dantza.
  • Nafarroako Jotak: Gaita, Jota Tudela, Jote del Ole, Arin Arin, Jota Eltziego

20:00 Erromeria eta Larrain Dantza

Abuztuak 29 larunbata
19:00 Euskal dantzak: Mikel Deuna (Iurreta).

  • Dantzari Dantza
  • Gorularienak
  • Soka Dantza Erregelak

20:00 Erromeria eta Larrain Dantza

Abuztuak 30 igandea
19:00 Euskal dantzak: Beti Jai Alai (Bilbo, Basurto).

  • Zuberoa
  • Nafarroa  Monteagudo
  • Abestiak
  • Gipuzkoako Dantzak
  • Dantzari Dantza
  • Mahaigainekoak
  • Erromeria

20:00 Erromeria eta Larrain Dantza


ERRALDOIEN ETA BURUHAUNDIEN IBILBIDEAK – 2026 - ASTE NAGUSIA

23 – IGANDEA – 11:00
Euskal Museoa, Unamuno Plaza, Sombrerería, Correo, Puente Arenal, Paseo del Arenal, Vda. De Epalza, San Nicolás, Arenal, Arriaga, Bidebarrieta, Lotería, La Cruz, Euskal Museoa.

24- ASTELEHENA – 11:00
Euskal Museoa, Sombrerería, Correo, Puente del Arenal, Navvarra, Plaza Zirkularra, Buenos Aires, Villarías, Buenos Aires, Ayuntamiento, Sendeja, Esperanza, Askao, Unamuno Plaza eta Euskal Museoa.

25- ASTEARTEA  - 11:00
Euskal Museoa, Sombrerería, Victor, Bidebarrieta, Arriaga, Arenal, Vda. Epalza, Sendeja, Esperanza, Askao, La Cruz, Cinturería, Santiago, Bidebarrieta, Lotería, Banco España, Euskal Museoa.

26 – ASTEAZKENA – 11:00
Euskal Museoa, Plaza Unamuno, Plaza Nueva, La Cruz, Somera, Ribera, Stos Juanes, Atxuri, Pza. Encarnación, Atxuri, Ribera, Tendería, Santiago, Cinturería, La Cruz, Euskal Museoa.

27 – OSTEGUNA – 11:00
Euskal Museoa, La Cruz, Ronda, San Antón, Bilbao La Vieja, San Antón, Ribera, Tendería, Santiago, Perro, Jardines, Victor, Sombrerería, Unamuno, Euskal Museoa.

28 – OSTIRALA – 11:00
Euskal Museoa, Plaza Unamuno, Ascao, Esperanza, Sendeja, Ayuntamiento, Campo Volantín, Mujica y Butrón, Campo Volantín, Ayuntamiento, Sendeja, Esperanza, Ascao, La Cruz, Euskal Museoa.

29 – LARUNBATA – 11:00
Euskal Museoa, Plaza Unamuno, Plaza Nueva, La Cruz, Somera, Ribera, Tendería, Santiago, Bidebarrieta, Perro, Sta. María, Jardines, Bidebarrieta, Arenal, Correo, Banco España, La Cruz, Unamuno, Euskal Museoa.

30 – IGANDEA – 10:30
Erraldoien eta buruhaundien bilkura. Ondalan eta Bizkaiko Gaiteroak Plaza Circular, Navarra, Puente Arenal, San Nicolás, Ascao, La Cruz, Somera, Ribera, Tendería, Santiago, Bidebarrieta, Arenal,


Bilboko Erraldoiak

Bilboko Erraldoiak

Bilboko Erraldoiak Euskal Museora itzuliko dira uda honetan, museoa eraberritze integralaren ondoren berriro ireki ostean. Bilboko herri-kulturako irudi enblematiko horiei eskainitako ohiko erakusketa gaurtik, uztailaren 1etik, irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da.

Aurten, gainera, erakusketa bi gunetan izango da: Euskal Museoko klaustroan eta Bihotz Sakratuaren Plazako Aztarnategian. Bi egoitza horiei esker, Bilboko Erraldoien belaunaldi desberdinak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Izan ere, irudi horiek hiriaren iruditeria kolektiboaren parte dira, eta urtero milaka lagunentzat Aste Nagusiaren etorrera iragartzen dute.

Aztarnategia itxita egongo da uztailaren 25ean eta 31n, eta abuztuaren 15ean, jaiegunak direla eta.

Euskal Museoan Aste Nagusiko ospakizunetan gaur egun parte hartzen duten erraldoiak egongo dira ikusgai; Aztarnategian, berriz, jaietako kalejiratan jada ateratzen ez diren beste belaunaldi batzuetako erraldoiak erakutsiko dira.

Euskal Museoko erakusketa bisitatzeko, museoko sarrera orokorra erosi beharko da, 10 eurokoa. Bihotz Sakratuaren Plazako Aztarnategirako sarrerak, berriz, 3 euroko prezioa izango du.

Sarrera doakoa izango da asteazkenetan Euskal Museoan eta ostegunetan Bihotz Sakratuaren Plazako Aztarnategian. Gainera, Euskal Museoan 18 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera; Aztarnategian, berriz, 12 urtetik beherakoek. Era berean, Aste Nagusian, abuztuaren 22tik 30era bitartean, “Bilboko Erraldoiak” erakusketa doan bisitatu ahal izango da.

Erakusketa osatzeko, haurrei eta familiei zuzendutako jarduera-programazio berezia antolatu da bi egoitzetan.

EUSKAL MUSEOKO JARDUERAK

  • “Erraldoiak Dantzan”: Ondalan Konpartsarekin elkarlanean, Euskal Museoak erraldoien eta haien dantzen mundua ezagutzeko parte-hartze tailerra hartuko du. Tailerrak uztailaren 10ean, 17an, 24an eta 30ean, eta abuztuaren 7an egingo dira, 11:00etan. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta euskaraz izango da.

  • Haurrentzako tailerrak: Uztailaren 6an, 13an, 20an eta 27an, 11:00etan, Bilboko Erraldoietan inspiratutako sormen-tailerrak egingo dira. Bertan, parte-hartzaileek paperezko Gargantua txiki bat, erraldoi baten txotxongiloa edo Pichichi eta Tomasa bezalako pertsonaia enblematikoetan oinarritutako iman bat egingo dituzte. 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera da, gehienez 15 laguneko taldeekin. Sarrerak 2 euro balioko du. Jarduera euskaraz izango da. Izena museoko webgunearen bidez eman ahal izango da.

  • Tailer irekiak: Uztailaren 8tik abuztuaren 19ra bitartean, asteazken goizero, Euskal Museoko klaustroan sormen-gune ireki bat egongo da haur eta familientzat. “Paperezko erraldoiak” jardueraren bidez, erakusketan inspiratutako irudiak diseinatu eta eraikitzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Jarduera doakoa izango da, ez da aurrez izena eman beharko eta 6 urtetik gorakoei zuzenduta egongo da.

AZTARNATEGIKO JARDUERAK

  • “Zure hatzak erraldoi dira” haurrentzako tailerra: Uztaileko ostegun guztietan, 11:00etan, 6 urtetik gorako haurrek Bilboko Erraldoietan inspiratutako hatz-txotxongiloak egingo dituzte. Jarduera euskaraz izango da, gehienez 15 parte-hartzailerekin. Prezioa 2 eurokoa izango da, eta izena museoko webgunearen bidez edo leihatilan eman ahal izango da.

  • Tailer irekiak: Uztailean eta abuztuan, astearte goiz guztietan, Aztarnategiak esperimentaziorako eta jolas librerako gune bat eskainiko die haurrei eta familiei. “Paperezko erraldoiak” jardueraren bidez, parte-hartzaileek Bilboko erraldoietan inspiratutako beren irudia sortu ahal izango dute. Jarduera doakoa izango da, ez da aurrez izena eman beharko eta 6 urtetik gorakoei zuzenduta egongo da.

Txiki-erraldoi bikote baten zozketa: Euskal Museoak eta Bihotz Sakratuaren Plazako Aztarnategiak “Aurkitu akatsak” lehiaketa antolatuko dute. Bisitariek txiki-erraldoi bikote baten zozketan parte hartu ahal izango dute, horretarako bi egoitzak bisitatu ondoren parte hartzeko txartela bete eta bi guneetako edozeinetan horretarako prestatutako postontzietan utzita.