LIII. EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA - Basauri

Agerketa Basauriko ‘Euskal Herriko Dantza Agerketa're 53. edizioan lehen aldiz MURCHANTEko (Nafarroa) makil-dantza edo ‘paloteao'a ikusteko aukera Izango dugu, Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Iparraldeko beste lau dantza-talderekin batera.

Euskal Herriko Dantza Agerketak 53 edizio betetzen dituen honetan BOST dantza-talde AUTOKTONO eta beste zenbait ekintza osagarri bilduko ditu, irailaren 19an (ostirala), 20an (larunbata) eta 21ean (igandea), BASAURIN

Gonbidatutako bost taldeak LARUNBATEAN izango dira, irailak 20, iluntzeko 19:00etan, Basauriko Bizkotxalde parkean. Euria egingo balu, ekitaldia Basauriko Social Antzokian izango litzateke.

Aurten aipatzekoa da Nafarroako Erriberako MURCHANTEko herritarrek 'paloteao'a ekarriko dutela Basaurira lehen aldiz, urteak baitaramatzate herriko plazan egiten abuztuaren 15ean, San Roke patroiaren bezperan.

Horrez gain, Iparraldeko talde batek ere hartuko du parte (Zuberoako 'Atharratzeko Dantzariak'), baita Mendexako dantza-taldea (Mendexa-Bizkaia) mahai luze baten gainean egiten duten dantza bereziarekin, "Udaberri" taldea (Tolosa, Gipuzkoa) eta "Indarra" taldea (Gasteiz, Araba).

"Euskal Herriko Dantza Agerketa" LIII. edizioaren osagarri gisa, ostiralean, hilak 19, 18:30ean haurrentzako tailerrak hasiko dira Solobarria plazan. 19:00etan, berriz, ERROMERIA herrikoia izango da, txorizoa sagardoarekin. Ondoren, 20:30etatik aurrera, 'BASAURI KANTARI' hasiko da handik bertatik. Bestalde, igandean, hilak 21, 19:00etan, Basauriko euskal dantza taldeak (Agintzari, Basauritar eta Edurre) Bizkotxalde parkean arituko dira (euria eginez gero, Social Antzokira joango lirateke).

Basauri, 2025eko irailaren 15a. Aurten ere Basauriko 'Euskal Herriko Dantza Agerketa' ekimenak hiru eguneko ohiko formatuari eusten dio, iraileko hirugarren larunbataren inguruan, Euskal Herri osoko talde autoktonoen ekitaldi nagusi batekin larunbat arratsaldean.

Hortaz, EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETAren LIII. edizio hau Basaurin egingo da irailaren 19tik 21era bitartean. Ekitaldi nagusia larunbatean izango da, irailaren 20an, 19:00etatik aurrera, Bizkotxalde parkean talde autoktono hauen partaidetzarekin:

'PALOTEAO' DE MURCHANTE (Murchante, Nafarroa). Makil-dantza hau 1902an dokumentatu zen lehen aldiz. Nafarroako beste herri batzuetan bezala, dantza, bertso satirikoak eta pertsonaia alegorikoen presentzia (maiorala, rabadana, aingerua eta deabrua) uztartzen zituen 'paloteao'ak, baina urteen poderioz ahaztuz joan zen.

Tradizio horren oroimenari eusteko funtsezkoak izan zen Inocente Aguadoren lana, Iruñeko Ortzadar taldearen ikerketa eta bilketekin batera. Makil-jokoaren egitura berreskuratzeaz gain, jatorrizko melodia batzuk ere berreskuratu ahal izan dira, besteak beste, "Yéndome yo", garai batean kantatzen zen bezala eta letra berarekin. Behin betiko suspertzea 2008an iritsi zen, udalerriko herritar talde batek makil-dantza berreskuratzeko eta birsortzeko lanari ekin zionean. Aro berri horretan, emakume gazteak izan ziren dantzatzeko ardura hartu zutenak, rol hori gizonentzat gordetzen zuen antzinako tradizio zaharra hautsiz. 2018tik aurrera, neska-mutilek hartzen dute parte, jaiaren dimentsio kolektiboa eta integratzailea sendotuz.

2Guar egun, 'paloteao'a Murchanteko jaietako ekitaldirik jendetsuena da. Abuztuaren 15ean egiten da, San Roke egunaren bezperan. Bere eszenaratzea emozio kolektibo handiko unea da, batetik memoria historikoa eta, bestetik, musika, dantza eta tradizioa uztartzen dituena. Kultur adierazpen paregabea berreskuratzeaz gain, 'Paloteao'arekin udalerri osoaren pertenentzia eta harrotasun sentimendua ere indartu da.

MENDEXAKO DANTZA TALDEA (Mendexa, Bizkaia). Mendexako dantzariek "Mahai

gaineko " ekarriko dute Basaurira, San Pedro Ad Vincula egunean, abuztuaren 1ean, erabiltzen duten mahai beraren gainean dantza eginez. Bertako mahaia ekarriko dute, nahiz eta 5,60 metroko luzera eduki eta oso astuna izan. Mendexak tradizio horri eutsi dio XX. mendearen hasieratik. Alkateak, mahaiburuan eserita, baso bat ardo ematen die euren dantza eskaintzen dioten dantzariei. Hasieran gizon helduek bakarrik hartzen zuten parte, baina 90eko hamarkadaren amaieratik aurrera emakumeak eta haurrak ere sartu dira.

INDARRA (Vitoria-Gasteiz, Araba). Talde honek "Gasteizko zortzikoa" aurkeztuko du. Aspaldian zortziko bat dantzatzen zen Gasteizen Andre Maria Zuriaren egunean, abuztuaren 5ean, alkatea buru zela. Galdutako ohitura hori Indarra taldeak berreskuratu zuen eta zortzikoaren bertsio berritua estreinatu zuen 1987 urtean. 2003az geroztik, nahi duten guztiek hartzen dute parte. Dantzari asko izaten dira eta ekitaldi jendetsua izaten da.

Udaberriko (Tolosa, Guipuzkoa). Tolosako dantzariek Haien "Soka Dantza" ekarriko digute,

zati desberdinak barne, Desafioa edo Soinu Zaharrrak, adibidez. Era berean, Gipuzkoan ezagunena eta dantzatuena den 'Brokel Dantza' dantza-sortako beste dantza batzuk. Dantza horietan tresna ezberdinak erabiltzen dira eta trebetasun handia behar izaten da: Boastitzea, Agurra, Brokel dantza, Zinta dantza, Uztai txiki Dantza eta San Juan.

ATHARRATZEKO DANTZARIAK (Atharratze, Zuberoa). Xiberoko tradizioan errotutako talde honek hango herrietan urtero antzezten den Maskaradaren zati ezberdinak ekarriko dizkigu: Barrikada, Ostalersa, Branle Kontrapas, Satan Dantza, Aitzina Pika eta Godalet dantza (edalontziaren dantza).

Ikuskizuna beste herri batzuetatik etortzeko, Metroa erabiltzea gomendatzen da: 2. linea, ARIZ geltokia, Nagusia-Anbulatorioa irteera. Euria dela-eta Social Antzokira joan behar izanez gero, hobe BASAURI geltokian, 2. linearen amaiera, Basozelaiko irteera (Udaletxea).

Basaurira hurbildu ezin direnentzat, 'Euskal Herriko Dantza Agerketa' 2025 zuzenean grabatuko da eta ahalik eta azkarren partekatuko da EH Dantza Agerketa taldearen YouTubeko kanalean. Bestalde, nahi duenak sare sozialen bidez elkarreragin dezake zuzenean #DantzaAgerketa traolarekin eta, geroago, osorik ikusi ahal izango du aipatutako YouTube kanalean.

JARDUERA OSAGARRIAK:

Ostiralean, hilak 19, LIII. Euskal Herriko Dantza Agerketaren osagarri gisa, 19:00etan, Basauriko Solobarria plazan, HERRI-ERROMERIA izango da, herritar guztien parte-hartzea errazteko -ezagutza-maila edozein dela ere- pentsatua. Hortik datorkio erromeriari bere leloa: "parte har dezakezu, nahiz eta dantzan jakin ez". Danbolin Txistulari Elkartea (Basauri) eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra arduratuko dira musikaz, herriko dantza-taldeen kolaboratzaile diren zenbait musikariren laguntzarekin.

Aldez aurretik, 18:30etik aurrera, TAILER batzuk jarriko dira martxan (erraldoiak, txapak, marrazkiak margotzea, zapiak jartzea eta birziklatzeko objektuak erabiliz musika tresnak egitea) eta txorizo dastaketa sagardoarekin.

Erromeria amaitutakoan, Solobarria plazatik abiatuko den BASAURI KANTARIrekin bat egingo dugu.

Larunbatean, hilak 20, aurtengo ediziora gonbidatutako talde autoktonoek KALEJIRA bat egingo dute 18:00etatik aurrera Social Antzokiko atetik Bizkotxalde parkeraino, ikuskizun nagusia bertan izango baita. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte dantza batzuk erakusteko, ondoren ikusi ahal izango denaren "gosegarri" gisa.

Igandean, hilak 21, Basauriko Euskal Dantza taldeak (Agintzari, Basauritar eta Edurre) arituko dira, eurak ere 19:00etan Basauriko Bizkotxalde parkean. Tamalez, Basaurin ez da bertoko dantzarik gorde, ezta berreskuratu ere. Hori dela eta, hemengo dantza taldeek ezin dute larunbateko ekitaldian parte hartu, baina bai biharamunean, igande arratsaldean, beraiek egindako lana erakusteko.

Euria eginez gero, larunbateko eta igandeko emanaldiak Basauriko Social Antzokira igaroko dira. Sarrera doan izango litzateke edozein kasutan ere.

Era berean, Euskal Herriko Dantza Agerketa ospatzeko kamisetak eta oroigarri-poltsak salduko d. ekitaldiaren egunetan, prezio merkean.

'EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA':

Euskal Herriko Dantza Agerketaren ezaugarri nagusia honako hau da: dantza-talde autoktonoek soilik hartzen dute parte, hots, euren herrietako edota eskualdeetako dantzak gorde dituzten taldeek. Talde autoktonoek bertako herritarrentzat esanguratsuak diren egunetan egiten dituzte dantzak (herriko jaiak, inauteriak, etab.), herri bakoitzeko ohituraren arabera. Basaurin erakusten diren hainbat dantza jatorrizko lekuetan eta egun berezietan soilik ikus daitezke. Hala ere, jatorrizko herrietan dantza egiteari utzi baldin badiote, dantza horiek egiten dituzten taldeak ere gonbidatu izan ditugu inoiz edo behin.

Ikuskizuna aire zabalean egiten da, izan ere, jatorrian dantza horiek herrietako kale eta plazetan, elizako arkupean eta abarretan egiten baitira. Basaurin, gonbidatutako talde autoktonoen dantzak eta erritoen tradizioak nahastu egingo ditugu, gaur egungo formatu dinamikoan, argiztapen eta jatorrizko lekuen proiekzioekin, ikusleei ohitura horien testuingurua hobeto ezagutzen laguntzeko asmoz. Horrek guztiak 'Euskal Herriko Dantza Agerketa' ikuskizun paregabe eta erakargarri bihurtzen du.

Euskal Herriko Dantza Agerketa 1972an sortu zen, duela 53 urte, euskal folklorea bere horretan mantentzen duten taldeak suspertzeko eta ezagutzera emateko asmoz. Beroriek ezagutzeko aukera paregabea da, egun horietan haien herrietara joan beharrik gabe. Gaur egun, ikuskizun honetan parte hartzea pizgarria da talde askorentzat, harrotasunerako arrazoi bat, egindako lana aitortu egiten zaiela ikusten baitute.

EH Dantza Agerketak 53. edizio bete ditu dagoeneko eta dantza-talde autoktonoen erakusleiho izaten segitzen du. Hori pozgarria da bai Basauriko udalerriarentzat eta baita antolatzen duten bertoko dantza taldeentzat ere. Bere ibilbideari esker, 'Euskal Herriko Dantza Agerketa' euskal folklore tradizionalaren erreferentzia-puntuetako bat bihurtu da.

ANTOLAKUNTZARI BURUZKO DATUAK:

Euskal Herriko Dantza Agerketa Basauriko hiru dantza-taldeek (Agintzari, Basauritar eta Edurre) antolatutako ikuskizuna da, Basauriko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza eta babesarekin, BBKren, Social Antzokiaren, StarLan-en eta herriko hainbat kolektiboren laguntzarekin (txokoak, Herriko Taldeak, Danbolin Txistulari Elkartea, San Jose Ikastetxea, Bizkotxalde Ikastetxea, Babes Zibila), baita Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eta Bizkaiko Gaiteroak elkartearen laguntzarekin.

Normalean, edizio bakoitza antolatzeko lanek 100 boluntario baino gehiago inplikatzen dituzte. Horiei, aurten ere, geure esker ona adierazi nahi diegu, eta espero dugu hurrengo edizioetan ere laguntza horiek guztiak izatea.

Kolaborazio ugarien artean, Etor Basabe Basauriko diseinatzaile eta ilustratzailearena nabarmendu nahi dugu berriz ere. Izan ere, duela 15 urtetik hona edizio bakoitzeko kartela eta esku-programa diseinatzen ditu. Basauriko 'Euskal Herriko Dantza Agerketa'ren LIII. edizio honetarako, parte hartzen duen talde bakoitzeko kartel bana egin du; horrela, bilduma bat egingo da, euskal dantza-talde autoktono guztien ondare historiko gisa. Bereak dira, halaber, 'Euskal Herriko Dantza Agerketa' ekimenarekin batera 'ikono' gisa agertzen diren 'dantzariak', baita prentsa-ohar honek goiburuan duen logotipoa ere, urtero antolakuntzaren agiri guztietan agertzen dena.

 

SARE SOZIALAK ETA YOUTUBE:

Euskal Herriko Dantza Agerketa elkarteak zenbait kontu ditu sare sozialetan: Instagram (www.instagram.com/eh dantza agerketa), 'X' '(@DantzaAgerketa) (https://www.facebook.com/Euskal-Herriko-DANTZA-AGERKETA-119781798124085/), dantza autoktonoak munduan zehar ezagutzera emateko asmoarekin. eta Facebook gure herriko

Halaber, gogorarazi nahi dugu emanaldiak urtero grabatzen direla bideoan, bertako dantzen ik entzunezko artxibo gisa, eta azken urteetakoak eskuragarri daudela YouTubeko gure kanalean: https://www.youtube.com/channel/UCpEly8k28SSzqhyq4oqu2w


Bilbao dedica una escultura al dantzari Jon Pertika

Fue investigador de la cultura vasca y fundador del grupo de danzas Beti Jai Alai

a inauguración de la escultura.

El alcalde junto con familiares del dantzari y amigos, en la inauguración de la escultura. Maider Goikoetxea

El Alcalde Juan Mari Aburto ha presidido esta mañana el descubrimiento de una escultura dedicada al dantzari Jon Pertika, investigador de la cultura vasca y fundador del grupo bilbaino de danzas Beti Jai Alai.

Ubicada en Sabino Arana, la obra de bronce Jon Pertikaren Omenez está diseñada por la artista Amaia Gracia y evoca un arku y una makila. Los moldes que han permitido la realización de la escultura de estos dos elementos originales han sido propiedad del dantzari y han sido cedidos por su familia.

Durante el acto, en presencia de la familia y amigos de Jon Pertika y del Concejal de Cultura y Gobernanza, Gonzalo Olabarria, el alcalde ha recordado la figura de Pertika y su contribución a la cultura de Bilbao y de Euskadi. "El 19 de febrero de 2018 fue sin lugar a dudas un día triste para Bilbao y para la cultura vasca. El fallecimiento de Jon Pertika nos dejó a todas y a todos huérfanos de una mente brillante, que supo rescatar para las generaciones actuales y venideras parte de las esencias del folklore y de la cultura vasca, prohibidas y silenciadas durante los duros años del franquismo. A él le debemos, entre otras cosas, la recuperación del aurresku que bailan los alcaldes en Begoña el 15 de agosto. Este rincón de este nuevo Bilbao mantendrá para siempre su recuerdo, el recuerdo de su gran trabajo".

Beti Jai Alai

Jon Pertika nació en Bilbao en el año 1937. Su vida ha estado ligada a la danza desde su infancia. Su padre fue fundador de los grupos "Dindirri" (el primero que surgió tras la Guerra Civil) y Beti Alai en el barrio de Basurto. En ellos, comenzó Jon Pertika su trayectoria como dantzari con tan sólo diez años. En el año 1968, Pertika fundó la agrupación folclórica Beti Jai Alai dedicada a la investigación, aprendizaje, conservación y divulgación de las danzas, ritos y costumbres de Euskadi. Desde sus inicios, el Beti Jai Alai ha estado muy ligado al barrio de Basurto.

Además, Pertika ha sido un desatacado investigador de la cultura y las tradiciones vascas. Su labor se focalizó en el estudio de las danzas en distintos lugares de Bizkaia para su posterior visibilización y recuperación.

Jon Pertika era una persona muy admirada en el ámbito cultural y de las tradiciones vascas por su labor incansable en la investigación del folklore y la música de nuestro pueblo. 

Para el reconocimiento a la labor investigadora en favor de la cultura euskaldun, las asociaciones de vecinos y comerciantes de Basurto, junto con el grupo Beti Jai Alai, solicitaron al Área de Cultura del Ayuntamiento de Bilbao la instalación de una escultura homenaje a Jon Pertika en reconocimiento a su labor de investigación y recuperación de las tradiciones vascas.

https://www.deia.eus/cultura/2022/06/14/bilbao-dedica-escultura-dantzari...


Inauguración de escultura en homenaje a Jon Pertika

Por la presente queremos comunicarte que el próximo día 14 de junio el Ayuntamiento de Bilbao inaugurará una escultura en homenaje a Jon Pertika.
 
Esta iniciativa partió de distintas asociaciones de Basurto y el Ayuntamiento de Bilbao la aprobó dentro de los presupuestos participativos 2021.
 
Os invitamos a asistir al acto que tendrá lugar a las 12:00 en Sabino Arana, delante del edificio de Materias Inflamables (La Perrera).
 
BETI JAI ALAI