Bizkaiko emakumeek dantzak plazaratuko dituzte bihar Durangon

20dantza

Bizkaiko 90 dantzari bilduko dira bihar, hilaren 9an, Durangon. Denak emakumezkoak, Bizkaiko Emakumeen Dantzarien eguna ospatzeko prest. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, eta guztira hiru dantzari taldek hartuko dute parte, haietako bi durangarrak eta antolatzaileak izanik: Tronperri eta Txoritxu Alai. Bestetik, Algortatik etorritako Itxartu taldeko dantzariak ere ariko dira bertan. Hitzordua arratsaldeko 18.30etan hasiko da, Andra Mariko elizpean, ohikoa denez.

Ekitaldiaren helburua nesken dantzak erakustea, ezagutzera ematea eta hauei merezi duten garrantzia ematean datza. «Gutxienez orain dela 80 urtetatik dantzatzen dira Durangaldean eta galtzeko arriskuan daude zaintzen ez baditugu», nabarmendu dute antolatzaileek. Arrazoi horregatik hain zuzen, urteetan gutxietsiak izan diren nesken dantzak plazaratu egingo dira bihar, belaunaldi berriek ere tradizio honen inguruan ikas dezaten.

Horrela ba, emakume dantzariei zuzendutako eguna izango da biharkoa. Ondo pasatuko dute beraiei gehien gustatzen zaiena egiten: dantzatzen.

El correo
7 Noviembre 2019