Umeen Euskal Jaia ospatuko da gaur

Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da gaur Tronperri eta Txoritxu Alaia dantza taldeen antolakuntzarekin. Aurtengoa 56. edizioa izango da.

Gutxi gorabehera 200 ume/gazte eta 30 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11etan kalejira hasiko da eta alardea eguerdiko 13:00etan izango da Ezkurdiko plazan (l¡Landako gunean euria bada)..

Honako hau da parte hartuko duten taldeen zerrenda:

– Tronperri, Durango.
– Txoritxu Alai, Durango.
– Iluntze, Matiena.
– Talde Batuak, Abadiño.
– Iremiñe, Berriz,
– San Lorenzo, Berriz.
– Udabarri, Zornotza.
– Txindurri, Ermua.

Dantzen egitaraua:

– Neska/mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa, Txotxongilo, Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza.
– Ume txikiak: Txula-alai, Saint Petrike eta Zapatain dantza.
– Denak: fandangoa eta Arin-arina.

https://www.durangon.com/umeen-euskal-jaia-ospatuko-da-gaur/?brid=JGCLB9...

durangon.com
Igandea, Urria 26, 2025