KAIXARRANKA ETA EGUZKI DANTZA

Larunbata, Ekaina 29, 2024 - 12:30

Meza nagusiaren ostean San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto mu-sika-bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitu-ra zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin-Kalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean

Gero Kaxarranka. Aintzinako dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.

Kaixarranka13:00 Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeak, Eguzki dantza edo Lekeitioko andren aurreskua dantzatuko du. Emakumeek belaunaldiz belaunaldi dantzatzen du-ten soka dantza hau, Euskal Herrian mantentzen den bakarretarikoa da. Horren ostean, Kaxarranka plazan.

KAIXARRANKA

Ekainaren 29an prozesioa egiten da portuan zehar, harik eta San Pedroren irudia jarririk dagoen tokira iritsi arte. Haren aurrean, frak beltzez jantzirik, xistera buruan duela eta eskuan santuaren sinboloak dituen bandera daroala, gizon bat Kofradiaren kontuak gordetzen diren kaxaren gainean dantzan aritzen da; ondoren, berriro jarduten du kofradiaburuaren etxearen aurrean eta, azkenik, herriko plazan. Kaxa hori zortzi arrantzalek eroaten dute, uneoro.

Kaixarrankak Lekeitioko Arrantzaleen Kofradiako maiordomoak izendatu eta kargu hartzeko antzina-antzinako erritualetan du jatorria; hain justu, erritual horiek XVI. mendearen amaieratik aipatzen dira herriko zenbait dokumentutan.

EGUZKI DANTZA

Eguzki dantza1974an berreskuratu zenetik, Felipe Amutxastegi eta Iñaki Irigoienek egindako ikerketa-lanari esker, dantza hau San Pedro egunez egiten da bakarrik (ekainaren 29an), kaixarranka amaitu ostean, herriko plazan, Udaletxearen aurrean.

Itsasaldeko Lekeitio Hiribilduan, neskek Soka dantza egiten zuten San Juan egunean (ekainaren 24an). Andreen Aurreskua edo Eguzki Dantza izenez ezagutzen zen eta berezko nortasuna zuen. Andrek egunean hiru bider egiten zuten dantza hau: eguna argitzean (albakuan), eguerdiko meza ostean eta iluntzean, arrosario ostean.

Koreografia Aurresku klasikoaren antzekoa da, baina neskek egindako dantza honek berezkoak eta paregabeak diren elementuei eusten die. Andrek egindako beste Aurresku batzuekin alderatuta, protokolo zorrotzagoak eta egituratuagoak ditu, nahiz eta aipatu aurreskuak, garai batean, Bizkaia osoan hedatuago egon.