Astrabuduko Trabudu dantzari-taldeak helduentzako dantza-ikastaroa egingo du hemendik aste batzuetara. Interesdunek izena eman dezakete daborduko, taldeko zuzendaritzako kideren bati esanez edo trabududantzaritaldea@gmail.com posta-elektronikora mezua bidaliz. Bestela, inskripzio-orria bete ahal izango da otsailaren 6an eta 7an Mendiguren plazako lokalean, 18:00etatik 19:30era.
Elkartea iaz zen ikastaroa egitekoa, baina 40. urteurrenerako entseguak direla eta, lokal denak beteta egon ziren eta ezin izan zuten gauzatu.
Ekimenaren kartela
hiruka.eus




