Euskal Herriko dantzen 35. edizioa egingo da asteburu honetan, Durangon, Euskal Jaien baitan. Egun bitan izango dira dantzaldiak, Andra Marian.
Bihar, zapatua, izango da lehenbizikoa. Arratsaldean, 19:30ean, Tronperri dantza taldeko kideek eta Zuberoatik datorren Muskildi dantza taldeko kideek dantzaldia eskainiko dute. Domekan, ostera, eguerdian izango da ekitaldia, 12:30ean. Lurra (Urretxu), Indarra (Gasteiz) eta Larraiza (Lizarra) dantza taldeak izango dira ikuskizuneko protagonistak. Talde bakoitzak bere dantzen errepertorioa eskaini ohi du.
https://anboto.org/durango/1527766291258-durango-euskal-herriko-dantzen…
anboto.org



