Apirilaren 26an 50. urteurrena ospatzeko jarduerei hasiera emango die Basauritar Dantza Taldeak. Ekainean eta azaroan ere ekintza desberdinak antolatuko dituzte
2026/04/21 Maider Ibañez Espinosa
Taldearen 45. urteurrena ospatu zuteneko argazki bat // Geuria
Basauritar Dantza Taldeak 50 urte beteko ditu aurten, eta apirilaren 26an urteurrena ospatzeko jarduerei hasiera emango diete.
Zehazki, jantzi tradizionalen eta taldearen argazki historikoen argazki erakusketak, tailerrak, jolasak, talo dastaketa eta dantza-emanaldia antolatu dituzte igande goizean, 11:00etatik 14:00etara, San Jose ikastetxean.
Era berean, ekainean era azaroan ekintza gehiago prestatuko dituzte urteurrena ospatzeko: dantzaldia, erromeria eta poteoa, besteak beste.
Egitaraua | Basauritar Dantza Taldea: 50 urte
Apirilak 26, igandea
11:00-14:00 Erakusketak San Jose ikastetxean: Jantzi tradizionalak eta taldearen argazki historikoak
11:00-13:30 Tailerrak San Jose ikastetxean: zapiak, abarkak eta gerrikoak jartzeko tailerra, txapak egiteko tailerra eta marrazketa tailerra. Jolasak ere antolatuko dituzte
12:30-13:30 Talo-dastaketa San Jose ikastetxean
13:30-14:00 Dantza emanaldia
Ekainak 14, igandea
12:00-14:00 Dantzaldia Solobarria plazan
18:00 Erromeria Solobarria plazan
Azaroa
(arratsaldez) Poteoa Basauriko tabernetatik
https://geuria.eus/herriak/basauri/basauritar-dantza-taldea-50-urteurre…




