Jon Irazabal historialaria hil da

Anboto  2024ko abu. 22a, 11:14

Jon Irazabal historialaria

Urte askoan Durangako Azokaren zuzendaria izan zen. Durangaldeko historiaren inguruan ikerketa ugari egin zituen.

Jon Irazabal Agirre (Iurreta, 1960) historialaria hil da. Iurretarra Gerediaga elkarteko kudeatzailea izan zen, eta baita Durangoko Azokako zuzendaria ere. Azken urteetan jubilatuta egon arren, ez zion Durangoko historiaren inguruan ikertzeari utzi. Durangoko bonbardaketaren inguruan ikertzen hasi zen lehenengoetarikoa izan zen. Durangaldeko dantzen inguruan ere aditua zen. ANBOTOko kolaboratzailea izan zen, bai zutabegile moduan eta baita gai askotan aditu moduan ere.

Ikerlari nekaezina

Durangoko bonbardaketaren inguruan ezer gutxi ezagutzen zen sasoian Irazabalek gertaera latz hura ahanzturatik atera zuen. Gai horren inguruan hainbat lan kaleratu zituen. Erretiroa hartu ostean ere, artxiboetan arakatzen jarraitu zuen.

2019an Martxoaren 31ri buruz bere azken liburua kaleratu zuen iurretarrak. Gai honi buruz 2001ean kaleratu zuen bere lehenengo liburua. Harrezkero, ikerketa ildo berriei jarraitu zien. Informazio gaurkotuagaz liburua kaleratu zuen orain bost urte.

Irazabalen beste ezaugarrietako bat iurretar peto petoa izatea zen. Bere herriaz harro zegoen eta baita iurretar izateaz ere. Dantzenganako zaletasun berezia zuen eta aditua zen. Arlo horretan ere errekonozimenduak jaso zituen. 2019an Bizkaiko dantzarien Biltzarrak kulturgile iurretarra saritu zuen Durangaldeko folklore eta dantza tradizionalean egindako ikertze eta hedatze lanagatik. "Zortekoa izan naiz, kultura ofizio izan dudalako. Meritua, baina ez da nirea bakarrik. Lantegian zortzi orduz lanean egon eta gero dantzari heltzeko gogoz egon diren guztiena ere bada", azaldu zuen iurretarrak saria jasotzerakoan. Historialari moduan eginiko azken lana Markel Onaindia kazetariagaz kaleratu zuen, Iurretako kofradiak. Iraganari etorkizuna ematen liburua.

Irazabal ANBOTOn

Irazabalek ANBOTOrenganako gertutasuna eta babesa sarritan agertu zuen. Zutabegile jardun zuen urte askoan. Albiste eta gai ugari lantzerakoan aditu moduan sarritan kolaboratu zuen. Izan ere, memoria historikoa lantzeaz gainera, memoria pribilegiatua zuen datuez oroitzeko. Datak, gertaerak, izenak, argazkiak... bere artxibo partikularrean gorde eta gogoratzen zituen. Durangaldeak asko zor dio Irabazali, baita hedabide honek ere hainbeste urtean egindako lanarengatik.

https://anboto.org/iurreta/1724315527151-jon-irazabal-historialaria-hil…

Santutxu Kolorea

Santutxu Kolorea 2024

VIERNES 7 DE JUNIO

19:30 KARMELO PLAZA "GenEroa" - KIMUA DANTZA KOLEKTIBOA
Recorrido: Karmelo plaza, Particular Allende kalea, Arsuaga kalea, Rikardo Bastida Arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.   

20:15 KARMELO PLAZA Erromeria ibiltaria - Gaztedi Dantzari Taldea
Recorrido: Karmelo plaza, Particular Allende kalea, Arsuaga kalea, Rikardo Bastida Arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.

SÁBADO 8 DE JUNIO

10:00 COMIENZO PLAZA BASARRATE Goizeko soinuak - GAZTEDIKO TXISTULARIEN kalejira

19:00 KARMELO PLAZAN TUTERAKO LAYA KULTUR ELKARTEKO DANTZARIAK, MONTEAGUDO TALDEKO DANTZARIAK, GAZTEDI DANTZARI TALDEA. Espectáculo de danzas

20:30 POR LAS CALLES DE SANTUTXU KALEJIRA CON TRIKITILARIS

DOMINGO 9 DE JUNIO

10:00 SANTUTXUKO KALEETATIK ZEHAR Goizeko soinuak GAZTEDIKO GAITEROAK eta BILBOKO GAITEROAK taldeen kalejira

11:45 COMIENZO PLAZA KARMELO KALEJIRA DE GIGANTES

K.I.E.T.B. ERRALDOIAK (Bermeo-BIZKAIA)
LAZKAOKO ERRALDOIAK (Lazkao-GIPUZKOA)
ARAI KONPARTSA (Gasteiz-ARABA)
ASIER MARCO KONPARTSA (Tafalla-NAFARROA)
MAIRUEK GAZTEDIKO ERRALDOIAK (Bilbao-BIZKAIA)
SALBATZAILE DANTZA TALDEKO MARICASTAÑA ERRALDOIA (Bilbao-BIZKAIA)

Recorrido:Karmelo plaza, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmeloko biribilgunea, Rikardo Bastida Arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.

14:00 KARMELO PLAZAN BAILE DE GIGANTES