
Oharra: Ibarra-Kaldu dantza taldea
Aurreko lau urteotan izandako arrakasta eta harrera ikusita, 2016-2017 ikasturte honetarako, laugarren aldiz antolatu du Ibarra-kaldu Elkarteak ERROMERIA DANTZAK lantzeko ikastaroa. Norentzat? Erromerietako dantza batzuk ikasi nahi dituzten barakaldar guztientzat, gure herriko auzoetako eta inguruko udalerrietako erromerietan parte hartuz gozatzeko aukera izan dezaten.
Aurreko urteotan bezala, ikastaroa egin ahal izateko ez da beharrezkoa elkarteko kidea izatea, eta, gainera, ikastaroa doakoa da.
Ikastaro-saioak IBARRA-KALDU ELKARTEAN izango dira, Santa Teresa elizaren azpian duen egoitzan. Bi asterik behin izango dira, ostegunetan, 20:00etan hasita. Lehen eguna urriaren 6a izango da.
Ikasi nahi dituzu Txulalai, Jota eta Arin-arin, Zazpi Jauzi, Polkak, Jauziak, Mazurka, Exkotix, Larrain dantza, etab.? Ez zalantzarik izan: zatoz gugana eta har ezazu parte ikastaro honetan.
http://www.herrikolore.org/index.php/herri-mugimendua/kultura/5990-ibar…



