GOI-ALDE DANTZA TALDEA HITZALDIA
Aurten GOI-ALDE dantza taldeak 60.urte beteko ditu, abuztuaren 15ean, Erandioko Andra Mari jaietan.
Gure urteurrena ospatzeko hainbat ekintza prestatu ditugu urtean zehar eta lehenengoa ostegun honetan izango da.
Ane Albisu Iriarte donostiarra, jantzi ondarearen ikertzaile, diseinatzaile eta Ikerfolk elkarteko partaidea da. 40 urtetik gora daramatza Euskal Herriko jantzi ondarean sakontzen. Euskal Herriko hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluez gain, ‘Atondu, XXI. menderako proposamena’ (Elkar 2006) liburuaren egile da. Egun, besteak beste, Baserritar Jan tziari buruzko Doktore Tesia egiten ari da. Goi-Alde dantza taldeak antolatutako hitzaldian, jantzi horren jatorriari, elementu identifikagarriei eta modak duen eraginari buruz arituko da.
ERANDIOGOIKOA GIZARTE ETXEA