GOI-ALDEK 60. URTE
Judith Rivas eta Osane Oruetxebarria. Matematika Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioako Campusa (EHU).
Pentsa daiteke matematika eta dantza bata bestetik oso urrun dauden diziplinak direla eta haien arteko loturarik topatzea ezinezkoa dela. Hitzaldi honetan horrela ez dela erakutsiko dugu.
Betaurreko matematikoak jantzita, geometriako oinarrizko kontzeptuak erraz aurkituko ditugu. Alde batetik, dantzariek, taldean antolatzean, zirkunferentziak, laukizuzenak eta beste poligono batzuk sortzen dituztela ikusiko dugu; bestetik, haien posizioen artean dauden simetriak deskribatuko ditugu biraketen, translazioen eta islapenen laguntzaz.
Kontzeptu sakonagoak edo hain bistakoak ez direnak ere erabiliko ditugu zenbait dantza deskribatzeko, hala nola, konbinatoriako permutazioak eta konbinazioak, baita topologiaren barruan dagoen txirikorden teoria ere.
HITZ GAKOAK: Euskal dantzak, matematika, simetriak, permutazioak, konbinazioak, txirikorden teoria.
ERANDIOGOIKOA GIZARTE ETXEA 19:00
GOI-ALDEK 60. URTE
GOI-ALDE DANTZA TALDEA








